"Euskadira datozan atzerritar gehienak ez datoz Afrikatik, latinoamerikarrak dira" azaldu dau Xabier Aierdik

"Europako hauteskundeetarako EAJk, Bilduk eta PSOEk migrazino politiken proposamenak adostu beharko leukiez" esan dau Aierdik

Xabier Aierdi: “Euskadiko industrian urte gitxi barru 110 mila langile beharko dira”

Xabier Aierdi soziologoa / Bizkaia Irratia

Migratzaileen inoizko kopururik handiena zenbatu dabe Euskadin. Igaz 20 mila inguru heldu ziran Euskadira eta dagoeneko 300 mila dira. Gehienak zaintzan dabilz, inmigrazinoa feminizaua daukagula esan leiteke Xabier Aierdi soziologoaren berbetan. “Erronka ikaragarri baten aurrean gagoz. Industrian urte batzutan jubilazino asko egongo da eta 110 mila behargin inguru beharko dira” adierazo dau EHUko soziologoak. Gizarte politikei buruz eta zaintzei buruz hauteskunde kanpainan hainbat mezu entzun dira. “Nik uste ez dirala berba egiten dabenaz konsziente. Zazpi urte barru industrian hainbat mila lanpostu faltako dira. Zeintzuk baliabide jarriko dira? Nondik etorriko dira behargin horreek? Bultzada instituzional handia behar dau egoera horrek” esan dau Aierdik. Gai honetan enpresek  beharginei formazinoa emon beharko deutsiela gaineratu dau soziologoak.

Richi Sunaak-ek Erresuma Batuko Lehen Ministroak asilo eskatzaileak Ruandara kanporatzen laster hasiko dirala esan dau. Aste batzuk barru milaka asilo eskatzaile hegazkinetan sartu eta Ruandara kanporatuko dabez. “Dowing Streeten erabagia izugarria da, oso kezkagarria. Egon leitekez hesiak, itsasoak, Europa mailako ituna edo erabagi politiko basatiak baina migratzaileek etorten jarraituko dabe. Etorkinak behar dauz Paris Saint Germain futbol taldeak eta baita gure gizarteak be gure egunerokotasunerako” esan dau Aierdik. Europako hauteskundeei begira alderdiek errealidade bainu bat behar dabe Aierdiren eretxian. EAJk, EH Bilduk eta PSOEk migrazino politiken proposamenak adostu beharko leukiezala uste dau soziologo ezagunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular