Bizkaia Irratiak zuzeneko saioa egin dau Makina-Erramintaren nazinoarteko biurtekoaren azokatik, BECetik

Bihar amaituko da BIEMHen 32. edizinoa

Xabier Basañez: “Azken egun bietako datuen zain, aurreko edizinoko emaitzak hobetuko doguz”

Bagilaren 3an zabaldu ebazan ateak Makina-Erramintaren Biurteko (BIEMH) azokak Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-ean. Industriaren etorkizuna izango dira ezagutza, teknologia eta aukera barriak hurreratzeko asmoz, asteon, barikura bitartean, 29 herrialdetatik etorritako 1.600 enpresak euren nobedadeak, produktuak eta zerbitzuak erakusten dabilz BECen egiten dan azokarik handienean.

2022. urteko edizinoak 35.000 bisitari izan ebazan. Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak esan deuskunez, aurtengo edizinoko lehenengo hiru egunetan batutako datuak kontuan izanda, 35.000 bisitari baino gehiago izango dauz aurten Biurtekoak. Espainiar estaduan industria mailan egiten diran azoken artean, BIEMH lehenengo azokea dala esan deusku Basañezek, eta hirugarrena Europan. Lehen mailako industriaren erakusleiho da egunotan BIEMH, datuek adierazten daben lez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular