Zapatuan Gabonetako Umeen Parkeak ateak zabalduko dauz

"2025ean 40 musika kontzertu baino gehiago eskainiko doguz" esan dau BECeko buruak

Xabier Basañez: “BECeko pabiloien betetze maila hobetu dogu”

Xabier Basañez (BECeko zuzendaria) / Bizkaia Irratia

20 urte bete dauzen urtea nahiko oparoa izan da Bilbao Exhibition Centerrentzat. Aurtengoa urte berezia izan da Makina Erremintaren Biurtekoa izan dalako. Orokorrean datu onak batzea itxaroten dabela esan deusku BECeko zuzendariak, Xabier Basañezek. “2025ean nabarmenduko diran azoken artean euskal ekonomiari modu berezian eragingo deutsona Plus Industry izango da. Biurtekoa izango da, bagilean egingo dogu eta sei azoka bateratuko dauz Plus Industryk robotikea, automozinoa edo fabrikazinoa aurretua buztartuta” azaldu deusku Basañezek.

Umeen Gabonetako Parkea

Zapatuan zabalduko dabe Umeen Gabonetako Parkea BECen. Hiru pabilioi beteko dabez eta aurten igaz baino 2-3 atrakzino gehiago eskainiko dira, 33 guztira. “Barrakak bai, baina gaztetxoen artean balioak lantzeko balioko dau aurtengo PINak. Umeen Gabonetako Parkerako sarrerak internetez erostea gomendatzen dogu” esan dau Xabier Basañezek, BECeko zuzendariak Goizeko Izarretan saioan. PINa zapatutik urtarrilaren 6rarte egongo da zabalik. Asteburuetan goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Astelehenetik eguenera bitartean, 19:00etan itxiko dauz ateak, eta abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 5ean arratsaldeko 17:00etan.

Musika kontzertuak

Datorren urtean Barakaldoko BECen 40 kontzertu baino gehiago (ETS, Joaquín Sabina, Gatibu…) eskaintzea aurreikusi dabe. “Aurten 30 bat izan dira eta sarrera guztiak salduta egon dira kontzerturik gehienetan. Datorren urterako kontzertu batzutako sarrerak be salduta dagoz dagoeneko, ETS eta Gatiburenak esaterako” esan deusku Xabier Basañezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00