Donald Trumpek AEBetako hauteskundeetako garailetzat jo dau bere burua

"Estatubatuar askok migrazinoa eta delinkuentzia arazo lez ikusten dabez" esan dau Xabier Irujok

Xabier Irujo: “Trumpek erakutsi dau guzurrak esateak hauteskundeak irabazteko balio dauela”

Donald Trump / Wikimedia

Kamala Harrisek 224 ordezkari lortu dauz momentuz, eta Donald Trumpek 267 daroaz. Gehiengoa 270 ordezkaritan dago eta zifra horretara heltzeko Trumpi gitxi faltetan jako. Estadu giltzarri gehienetako bozken zenbaketan aurretik dabil. Trumpek bere burua garailetzat jo dau eta hainbat herrialdetako agintarik zoriondu dabe.

Errepublikarren hautagaiak estadu giltzarrietako Georgia, Ipar Karolina bereganatu dauz baita Pensylvania be. Harrisek aurreikusten zan lez Kalifornian, New Yorken, New Jerseyn, Oregonen, Colorado edo Nuevo Mexicon irabazi dau. Trumpek Texasen, Floridan, Idahon, Utah, Ohion etabarretan.

Xabier Irujo historialaria eta Nevadako Unibersidadeko irakasleak hauteskundeen emoitzei buruzko balorazinoa egin deusku Nevadatik. Irujok esan deusku Donald Trumpen diskurtsoa gailendu dala, batez be, ekonomian, migrazinoan  eta segurtasun nazionalean oinarritutakoa. Kamala Harrisek hauteskundeetako mezu nagusietan gizarte eskubideak, gitxiengo etnikoak eta bardintasuna aitatu dauz. Irujoren eretxian boto emole gehienek Trumpek eskainitakoaren alde egin dabe. “Hurrengo lau urteei begira ez dekogu baikorrak izateko ezelango arrazoirik” azaldu deusku Irujok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular