Jiménezen arabera honeek eusteko aurrekontuak dira

Ezker Anitzan ez dabe uste zerbitzuei eusteko moduko aurrekontuak diranik

Xabier Jiménez: “Ezin dogu aurrekontu honeen alde bozkatu”

Ezker Batua-Izquierda Unidako Bilboko zinegotziak hainbat gairen ganean egin deusku berba Goizeko Izarretan saioan. Errejon auziaz esan deusku honek hausnarketa sakona behar dauela, egiteko moduak goitik behera aldatu behar dirala.

Bilboko udalaren aurrekontuen gaineko eritxia be emon deusku Jiménezek. Bere esanetan, eusteko aurrekontuak dira. 719 milioi dira danera, aurton baino %2’6 gehiago, baina Jiménezek gogoratu eragin gura izan dau irailean dagoeneko inflazino pilotua %2’73koa zala. Horregaitik dinoe eustekoak dirala, ea ez dala gorakada hori igarriko. Xabier Jiménezen esanetan, bagilean ez eben fiskalidade progresiboaren alde egin gura izan eta horren ondorioa da hau.

Zaborren gaineko tasea eguneratzea atzeratzeaz be kritiko agertu da Jiménez, batez be, zabor gehien batzen dauenak gehiago ordaintzeko egokitzapena ez dalako egin. Horretarako denporea egon dala adierazi dau, baina ez dala ezer egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00