Lau eguneko bidaia egin dau Xabier Legarretak Lesboseko errefuxiaduen kanpalekuan

"Errefuxiaduen kanpalekuetako egoerea oso gogorra da" azaldu dau Jaurlaritzako Inmigrazino zuzendariak

Xabier Legarreta: “Lesboseko agintariek Zaporeak-egaz berba egitea lortu dogu”

Xabier Legarreta (Eusko Jaurlaritzako Inmigrazino zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Zaporeak alkarteak Lesboseko errefuxiaduakaz egiten dauen lana babesten jarraituko dau Jaurlaritzak.
Joan dan astean hiru eguneko bisitea egin eban Jaurlaritzako ordezkaritza batek euskal erakunde honen sukaldeetara. Lesbosen egunero bi mila otordu emoten dabez, baina gaur egun hiru mila migratzaile baino gehiago bizi dira bertan. Gogorra da han bizi daben egoerea, Xabier Legarreta Jaurlaritzako migrazino eta asilo zuzendariaren esanetan. Zaporeak alkarteak, eta beste erakunde batzuk, oinarrizko zerbitzuak emoten deutsiez Lesbosen batutakoei. Agintariak ordena mantentzeaz arduratzen diran bitartean.

Asilo eskaerak

Europan asilo eskaeren kopuruak gora egin dau urtarriletik hona. 500mila pertsona baino gehiagok eskatu dabe babes politikoa urteko lehenengo sei hilabeteetan. Gehienak Afrika, Asia edo Hego Amerikatik heldutako migratzaileak dira. Behin asilo eskaerea eginda, herrialdeak onartu egin behar dau eskaera hori eta Europan gaur egun bataz beste, asilo eskaeren ehuneko 41 onartu da. Espainiar estadua bataz besteko horren azpitik dago.
Xabier Legarreta, Jaurlaritzak migrazino zuzendariak estaduan eskaera honeek egiteko dagozan zailtasunei buruz berba egin deusku.

Filtrazinoak

Bilboko jaietako atxiloketa fitxen filtrazinoa argitzeko eskatu dau EH Bilduk. Salatu dabenez, fitxak eskuma muturreko komunikabideetan agertu dira Eusko Jaurlaritzari eta Bilboko Udalari eskatu deutse kasua ikertzeko.
EH Bilduk salatu dau eskuma muturreko komunikabide eta sare sozial batzutan Bilboko Aste Nagusian Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak ustez egindako atxiloketa batzuren fitxak agertu dirala. Fitxetan pertsonen izen abizenak, argazkia eta atxiloketea egin dauen poliziaren logoa agertzen dira, Julen Arzuaga EHBilduko legebiltzarkide eta bozeroaleak azaldu dauenez. Filtrazino honen inguruko azalpenak zeintzuk diran jakin behar dala esan deusku Xabier Legarreta Jaurlaritzako migrazino eta asilo zuzendariak. Migratzaileen kolektiboa kriminalizau nahi izatea egon daiteke honen atzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular