Biocultura azokaren edizino barria ospatu da astegoien honetan BEC-en

BioCultura, estaduko produktu ekologikoen azokarik handiena, BECen egin dabe

Xabier Lejarzegi (ENEEK): “Ezagutza faltea dago oraindik produktu ekologikoen ganean”

BioCultura / BEC

BioCultura, estaduko produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azokarik handiena, Bilbao Exhibition Centren (BEC) egin da astegoien honetan. Elikadura ekologikoaren,  kosmetika ekologikoaren, moda jasangarriaren, eko-bizimoduaren, turismo arduratsuaren, artisautzaren eta GKEen sektoreei eskainitako 150 erakusketari baino gehiago bildu dauz. BioCultura azokea produktu ekologikoak eta euren abantailak erakusteko aukera ezinhobea lez aurkeztu dau Xabier lejarzegik, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko zuzendariak.

Porduktu ekologikoen kontsumoa

ENEEKeko zuzendariak azaldu deuskunez Aupa Bizkaia saioan, Kontseiluak egindako azken azterketak argi erakutsi dau kontsumoaren gorakadea. Azterketa honek produktu ekologikoak erosteko traba nagusiena prezioa dala ondorioztatu dau, gaineratuz oraindik ezagutza falta handia dagoala gizartean produktu ekologikoen ganean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular