"Orain 16 urteko Libanoko egoerea eta gaur egungoa oso antzekoak dira" esan dau Xabier Madariagak

"Netanyahu israeldarren aldekotasuna berreskuratzen dabilela dinoe inkestek" esan deusku ETBko kazetariak

Xabier Madariaga: “Gazan kazetariak isilik gura gaitue”

Xabier Madariaga (ETB kazetaria) / Bizkaia Irratia

Israel Libano lurrez erasotzen hasi da gaur goizaldean eta Netanyahuk esan dau operazinoa egun batzutan luzatuko dala. Azken hamasei urteetan lehenegoz ekin deutso Israelek Libano lurrez inbaditzeari. “Gaur gabaz gerrea fase barri baten sartu da. Orain dala 16 urteko egoerea eta gaur egungoa  oso antzekoak dira. 2006an Mikel Ayestaranek Libanotik informetan eban eta nik Israel iparraldetik” esan deusku Xabier Madariagak ETBko kazetariak. Aste honetan bertan Madariaga Jesuralemera eta Haifara joango da hango errealidadeen barri emoten.

Urtebeteko epean Gazan 173 kazetari erahil dabez, 180 zauritu izan dira eta komunikabideen 182 egoitza bonbardau dabez. Palestinako kazetarien sindikatuak emondako datuak dira. Zisjordanian Al-Jazzeraren egoitzara sartu dira soldadu israeldarrak orain dala egun gitxi. “Kazetariak isilik nahi gaitue. Gazan lanean dagozan kazetari palestinarrek euren familia etxe desbardinetan banatzen dabe etxea hondatuko deutsien bildur diralako. Era horretara behintzat lanetik etxera bueltan familiaren zati bat bizirik egongo da, oso gogorra da” esan dau Madariagak.

AEBetako gobernuak NBEko Segurtasun Kontseiluan daukan beto eskubidea behin baino gehiagotan erabili izan dau eta Israeli armak bidalten jarraitzen dau. “Israel AEBetako banderaren beste izar bat izaten jarraitzen dau” adierazo dau kazetari bizkaitarrak.

Barri txarretatik harago barri onak be euki doguz berbagai Xabier Madariagagaz eta ETBn estreinau dauen Ametsen arbola saioaz galdetu deutsegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00