Egondako arazo batetik sortu zan Beernikolas

Garagardo artisauak, saltxitxak, musika zuzenean… ez da ezer faltako

XII. Beernikolas garagardoaren jaia egingo dabe astegoienean Portugaleten

Bertoko garagardo artisauak be eukiko dabez / DepositPhotos

XII. Beernikolas garagardoaren jaia egingo dabe astegoienean Portugaleteko Merkaduan. Hori dala eta, Nerea Alaña, Portugaleteko Kuadrillakeko kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Azaldu deuskunez, egondako arazo batetik sortu zan Beernikolas: “Orain dala urte batzuk irailean egiten dogun San Nikolas jaia bertan behera gelditu zan euriagaitik. Hori dala eta, Beernikolas jaia sortu genduan”. Garagardo artisauak, saltxitxak, musika zuzenean… ez da ezer faltako: “Ein Prosit taldea etorriko da. Barikuan 19:00etatik 01:30etara egongo gara eta zapatuan 19:00etatik 02:30ak arte. Merkadua herriko behekaldean dago, Bizkaiko Zubitik gertu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00