Igaz 25 urte bete ziran Petti musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu ebala: Amets bat. Orain, ibilbideko kantu rokero eta elektrikoenak bildu, eta zuzeneko disko bat grabatzen ari da: XX ta BORTZ. Bihar, urtarrilak 9 (20:15etan), Bilboko Kafe Antzokiaren Kutxa Beltzean kontzertua eskainiko dau bere ohiko bandaz inguratuta. Ganera, Ruben Caballero gitarrista gehitu jake biraren azken kontzertu honeetarako.
Pozik agertu da abeslari nafarra bere ibilbidea errepasatzean, disko bat atara gurean 13 argitaratu ditu eta 25 urte oholtza ganean daroaz. Zuzeneko diskoa grabatzeko prozesua ez dala hain erraza izan azaldu deusku Lau Haizetara irratsaioan.