Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte

Joxean Llorente eukiko dabe gogoan oraingo honetan

XXIX. Agiña Memoriala ospatuko dau Jatorki Abesbatzak Bilbon zapatuan

Joxean Llorente eukiko dabe gogoan aurtengo edizinoan / Jatorki Abesbatza

XXIX. Agiña Memoriala ospatuko dau Jatorki Abesbatzak zapatuan Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan. Egitasmoaren ganean gehiago jakiteko asmoz, Jabi Zorroza Jatorki Abesbatzako kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko sintonian. Oraingo honetan Joxean Llorente eukiko dabe gogoan: “2008an sartu zan Joxean Llorente Jatorki Abesbatzara. Lehendakaritza kargua hartu eban berehala, eta gero zuzendari be bilakatu zan”. Errepertoriaren nondik norakoak emon deuskuz Zorrozak: “Joxean Llorenteri gustetan jakezan kantak, melodiak eta piezak joko dira. Bere bizitza gogoratzeko saioa izango da”. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte. Jatorki Abesbatzagaz batera, Xaramel Txistu Taldea, Txaro Etxebarria poeta, Hamaika Kamerata Flauta Taldea eta Mario Lerena pianista izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00