Yodög arraintxoa ipuina orain dala urtebete argitaratu zan. Ehunka ikastetxetan lantzen dabe eta 16.000 deskargatik gora dagoz. Doan dago eskuragarri, geuria.eus webgunean eta zazpi hizkuntzatara itzulita dago. Pepe Godoy basauritarrak idatzitako ipuina da. Pepek 2018an salatu eban eskola futbolean sexu abusuak pairatu ebazala entrenatzaile baten partetik, eta istorioa ipuin bihurtu dau. Euskarara itzuli dau ipuintxoa bere laguna dan Iñigo Isuskizak, eta Goizeko Izarretan izan dogu honen inguruan berbetan.
Isuskizak azaldu dauanez, holako kasuak sekretuan ez gordetea dauko helburu lez ipuinak, hori izan da Pepe Godoyk transmitidu gura izan dauana.