Jokalari zarauztarra itxaropentsu dago finala irabazteko. Momentu errezak ez dirala dino, pentsamendu asko pasetan dirala burutik, galdutako finalak eta abar. Baina aurtengoa ezbardina izango ei da, zaleak be hantxe egongo diralako laguntzeko. Taldea be une eta egoera ezbardinean dagoela dino Yuri Berchichek, oso momentu ona dala eurentzat baina partidu batera edozer gertau leitekela. Oso ondo jokatu behar dala kopea etxera ekarteko. Berrogei urte kopea irabazi barik egotea jokolarientzako kargea dala autortu deusku Berchichek. Mallorka aurkari gogorra dala adierazi deusku. Berchichek argi dauka zelan jokatu behar daben, etxean legez, goian presinoa eginda eta erasora.