Zemendiko martitzen guztietan eskeiniko dira hitzaldiak

Zainduz programaren barruan sartzen da

Zaintzaileak zaintzeko berbaldi-zikloa Busturialdean

Pertsonen zaintza / Dephositphotos.com

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadeak hitzaldi zikloa antolatu dau Zainduz programaren barruan.
Zaintzaileei babesa eta informazinoa eskaintzeko zerbitzua da Busturialdeko Mankomunidadeak daukan Zainduz programea. 2016. Urtean hasi ziran eta pandemian izandako etenaldiaren ostean barriro ekin deutse ekimenak antolatzeari. Zaintzaileei informazinoa, laguntzea eta orientazinoa eskaintzea da helburua. Zaintzailaren perfilari jagokonez, ia danak emakumeak dira. Nerea Llantada Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen koordinatzaile teknikoak azaldu deuskunez senitartekoren bat izaten da ia beti baina badagoz familiatik kanpoko zaintzaileak daukiezanak.

Lau berbaldi

Zemendiaren 5an hasita, lau berbaldi izango dira Gernika-Lumoko Kultur Etxean arratsaldeko seiretan. Naiara Fernandez Gutierrez geriatreak eskeiniko dau bihar lehenengoa, “Mendekotasunaren prozezua ulertzeko gakoak” izenekoa. “Norbere burua zaintzea:trebeziak lantzen” dauka izena bigarrenak. Zemendiaren 12an izango da eta Elena Sanchez Custodio psikologoak eskeiniko dau. Azkenik, berbaldi bi eskeiniko dauz Estibaliz Malaxaetxebarria Monasterio fisioterapeuteak zemendiaren 19 eta 26an, “Oinarrizko teknikak eta mobilizazinoak” izenburupean. Doakoak dira berbaldi guztiak eta nahi daben guztiek hartu leikie parte. Busturialdeko Mankomunidadetik Nerea Llantadak esan deusku berbaldi gehiago eskaini gurako leukiezala Busturialdeko udalerri desbardinetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00