San Martin txarria hilteko eguna dala dino esaera zaharrak. Horregaitik sasoi honetan txarrikia leku askotan jateko aukeran izaten da. Zamudion ohitura izaten dabe, San Martin jaietako astegoienean, herriko ia taberna gehienetan Txarriboda menua eskaintzeko: porrusalda, txarri okela piperrekaz, odolostea eta arroz-esnea.
Zemendiaren 10etik 13ra egitarau oparoa prestau dabe Udalak eta Eguraldi Ona jai batzordeak. Iragarpenen arabera, aurreko astegoienean lez – nekazaritza azoka egin eben -, oraingoan be jai giroa kalean izango da, eguraldi ona iragarrita dagoalako.
Igotz Lopez Zamudioko alkateagaz izan dogun barriketaldian hondino be baserri batzuetan txarribodak antolatzen dirala adierazo deusku, “gero eta gitxiago” egiten dala be nabarmenduta.