Euskal ekoiztetxe baten bitartez dabilz Hollywoodekoak Zeanurin lanean

Arkaitz Estiballes: "Ez dau emoten Don Johnson etorriko danik"

Zeanuri, Hollywoodeko pelikula bateko eszenatoki

Don Johnson aktorea, dala dala, antza ez dator. Antza danez, Zeanuriko hainbat gune aukeratu dabez filmea grabatzeko. Protagonistaren etxea Zeanurin kokatuko da ganera. Hemengo ekoiztetxe baten bitartez ari dira Hollywoodekoak Zeanurin lanean. Udaletik, Arkaitz Estiballes kultura zinegotziak persekuzinoren bat grabauko dala esan deusku. Aitatu zan Don Johnson aktorea etorriko zala, bera izan behar zalako filmearen protagonistea. Estiballesek dana dala esan deusku, ez dauala emoten etorriko danik.

Gorbeia Suzien eta Arrabako aterpea

Astegoien honetan bitartean jente ugari batuko da Zeanurin Gorbeia Suzien lasterketea dala eta. Estiballesek aitatu dau, lan-talde handi bat dabilela lanea burubelarri. Gaineratu dauanez, giro berezia sortzen da herrian. Gorbeiako aterpeaz be egin dogu berba Zeanuriko kultura zinegotziagaz. Gogoratu honakoa erabarritzen hasita dagozala eta crowfounding kanpainea be abian dagoala horretarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular