Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Patrick’ eta ‘La sala de profesores’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Patrick’ eta ‘La sala de profesores’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Patrick’ eta ‘La sala de profesores’ nagusientzat egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Einstein y la bomba’ dokumentala, ‘¿Puedo contarte un secreto?’ dokumentala, ‘Rhythm + Flow’ reality showa, ‘Avatar: La Leyenda de Aang’ telesaila, ‘Entrevías’ telesaila eta ‘Formula 1: La emoción de un Grand Prix’ dokumentala. Prime Video plataforman: ‘Giannis: Camino a la grandeza’ dokumentala, ‘El segundo mejor hospital de la galaxia’ telesaila eta ‘Pombo’ dokumentala.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular