Zeanurin abere, artisau eta nekazal produktuen azokearen XL.edizioa egingo da bihar, zapatuz

Derion, domekan, elikagai eta eskulagintza azokea egongo da

Zeanurin eta Derion azokak asteburuan

Ganadu azokea / Bizkaia Irratia

Zeanurin zapatuan

Asteburu honetan lehen sektoreagaz lotutako azoka bi daukaguz. Alde batetik, zapatuan, maiatzak 13, Zeanurin  abere, artisau eta nekazal produktuen azokearen XL.edizinoa izango da eta bertan, besteak beste, ekintza ezberdinak izango ditugu: gaztaia egitea Enrique Etxebarriagaz, ardi eskilatzea Mikel Etxebarriagaz eta artxo txuleta dastaketea.

Goiz guztien zehar, herriko txistulariek eta trikitilariek musikaz girotuko dabez plaza inguruak. 13:00etatik aurrera Abereen lehiaketako sari banaketea egingo da plazan. Eider Ajuriagerra alkatea izan da gurean azalpenak emoten.

Derion domekan

Derion, maiatzaren 14an, domekan, eta bertako San Isidro jaien barruan,  XXVI.Elikagai eta Eskulangintza azokea egingo da Kultur Birika inguruan. Ohiko produktoaz aparte, okelea eta saltsak bere salgai egongo dirala esan deusku Esther Apraiz alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular