NEIKERren urte asko daroez kaparren edo garrapaten inguruan ikertzen. Jesse Barandika Animalien arloko ikertzaileagaz solosaldian izan gara. Zomorroak pertsona bateri sastada bat egiten badeutso Barandikak dino pintza bat erabiliz kendu egin behar dala eta gero, desinfektetako, alkohola emotea komeni dala. Animalien kasuan be zelan jokatu azaldu deusku.