Ziklo barriak eta aurrerapauso itzelak Ondarroako Arrantza Eskolan

Arrantza Eskola barriak Nabigazioko eta Arrantzako Erdi Mailako ziklo barri bat eukiko dau, gainerako hezkuntza eskaintzari gehituko dana

Ziklo barriak eta aurrerapauso itzelak Ondarroako Arrantza Eskolan

Asteon Ondarroara hurbildu gara Hezkuntza Tartearen baitan. Bittor San Millán, Ondarroako Arrantza Eskolako zuzendariagaz egon gara, eta beste kontu batzuen artean, eraikin barriagaz irabazitako guztiaz berba egin deusku. Simulazio gela barriak daukiez, gela domotizauak, makinaria gela barriak… eta abar.

Barrikuntzak Ondarroako Arrantza Eskolan

Arrantza Eskola barriak Nabigazioko eta Arrantzako Erdi Mailako ziklo barri bat eukiko dau, gainerako hezkuntza eskaintzari gehituko dana: Itsas Mekanikako Erdi Mailako Gradua, Alturako Patroiaren Goi Mailako Gradua eta Makinen Goi Mailako Gradua. Horrez gain, ikastegiak abian jarriko dau hurrengo hilabeteetan Ethazi metodologia barritzailea. Horren bidez, ikasleek erronka eta proiektuen bidez lan egiten dabe, ikaskuntza praktikoagoa eta dinamikoagoa eginez. Gainera, arautu gabeko prestakuntza hezkuntza eskaintzan ere sartuko da, lanbide ziurtagiri barriekaz. Holan, besteak beste, sakonera txikiko urpekaritza profesionaleko ikastaroak emongo dira Ondarroako portuan, itsas-arrantzako prestakuntza osatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular