Beroaldiek intsektu barrien etorrerea bultzatuko dabe EHUko Zoologia sailaren eretxian

"Txinatik etorri dira eta usain txarra dabe" azaldu deusku Urtzi Goitik (EHU)

Zimitzen bildur izan behar dogu?

Beroak eta hezetasunak eraginda, normalean baino intsektu gehiago dabil. Egunokaz Bizkaian eta Gipuzkoan be zimitzak agertu dira. EHUko zoologia saileko idazkaria dan Urtzi Goitik esan deuskunez, espexie exotikoa da, Txinatik orain urte batzuk heldutakoa. Gaixotasunik ez dabe eragiten, eta alde horretatik, lasai egon geinkela esan deusku Goitik. Antzeko intsektua badaukagu gurean, soloetan. Ez da toxikoa, baina ikutu ezkero, usain txarra izten dau zimitzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular