Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

Zine tartea zapaturo izaten dogu zinean aditua dan David Madarietagaz. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau, astegoien honetan emonaldi bikoitza; txikientzat ‘Me he tragado un extraterrestre’ eta ‘Chinas’ nagusientzat egongo dira ikusgai. Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Beckham’ dokusaila, ‘The Good Doctor’ telesaila, ‘Prisa por vivir’ telesaila eta ‘Lupin’ marrazki bizidunak. Amazon Prime Video plataforman: ‘Urban. La vida es nuestra’ telesaila.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular