Zuberoa Egurrola Elantxobeko arraunlariak esan deusku, kirola eta ikasketak, biak batera egin leitekezala

Deustun ibili da 4 urtean traineru denporaldia egiten eta, aurten, neskak entrenetan laguntzen dabil Elantxoben

Zuberoa Egurrola: “Kirola eta ikasketak, biak batera egin leitekez”

Elantxoben arrauna indartsu dago. Horixe esan deusku Zuberoa Egurrola arraunlariak. Txikitan hasi zan arraunean. Gaur egun 20 urte daukaz, eta urtebeteko atsedena hartu dau lehian. Azken 4 denporaldiak Elantxoben eta Deustun egin ditu. Elantxoben batelen eta traineru txikien denporaldia, eta Deustun, traineruena.

Azken urte biak gogorrak izan dira deustuarrentzat. Gorengo mailara igoteko aukerea euki dabe, baina ezin izan dabe. Egurrolak esan deuskunez, bigarren urtekoa izan da gogorrena. Aukera gehiago ikusten eben. Azkenean, baina, kolpe handia hartu eben. Erre samar amaitu ebela onartu dau.

Medikuntza ikasten dabil Egurrola. Igon ezinaren kolpearen eraginez eta ikasketetan buru-belarri jarduteko, atseden urtea hartu dau. Dana dala, laster ikusi dau, ikasketak eta kirola, biak egin leitekezala batera. Datorren urtean lehiara itzultzeko prest dago. Bien bitartean, Elantxoben dabil neskak entrenetan laguntzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00