Zubietxek bigarren eskuko liburuen proiektua martxan jarri dau

Borja Aguirre LIBU proiektuaren koordinatzaileagaz berba egin dogu

Zubietxek bigarren eskuko liburuen proiektua martxan jarri dau

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta, Zubietxe alkarteak martxan jarritako ekimen batean jarri dogu arreta Aupa Bizkaia saioan. Izan be, LIBU, bigarren eskuko liburu komunitarioa izeneko proiektua jarri dabe martxan. Ekimen honetan, jendeak nahi dituan liburuak emon ahal deutsoz liburudendari. Lokala Bilboko Harategi Zahar Kaleko zazpigarren zenbakian dago.

Prezio herrikoia

Bigarren eskuko liburuen prezioari jagokonez, hiru euroko prezioan dagoz salmentan. Izan be, proiektu honen helburu nagusia nahi dauen edonork liburuak eskuratu ahal izatea da. Dana dala, berez liburudendan saltzen diran liburuetatik lortutako dirua be garrantzitsua da jabeentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular