Zulaibarreko ikasleak oso pozik dagoz zentroak hartu dauan itxura barriagaz

Ikasleek irakasleekaz daukien harremana eta instalazinoen hobekuntzak nabarmendu dabez

Zulaibarreko ikasleak oso pozik dagoz zentroak hartu dauan itxura barriagaz

Zulaibar eraikinaren irudia / Bizkaia Irratia

Zulaibarrera hurbildu gara asteon hezkuntza tartea egitera. Zulaibarrek, 2022aren amaierean, instalazinoen barrikuntza egin eban, eta ikasleekaz berba egin gure izan dogu ia zelan dabilzien ziklo ezberdinetan. Oinarrizko lanbide heziketan, erdi mailako zikloan eta goi mailako zikloetan murgildu gara ikasleen eskutik. Unai, Ioritz, Gorka, Hilargi, Ekaitz Esti eta June izan dira gure irratsaioan parte hartu dabenak, eta hasi aurretik, eskerrak emon behar deutsieguz. Eta zelan ez, irratsaio hau gidatu dauan Asier irakasle eta orientazino mintegiko partaidea danari be.

“Oso pozik gagoz”

Ikasleek orokorrean oso pozik dagoz, instalazino barriak egunerokotasunean igertuten dirala, hobekuntza handia izan dala, eta irakasle-ikasle harremana azpimarratu dabe. Irakasleen bataz besteko adina 10 urtetik ona asko jeitsi dala be nabarmendu dabe, lehen irakasleak orokorrean nagusiak ziran, eta gaur egun, 30-40 urtetik bueltan dagozala azaldu deuskue, gazteak dirala, eta horrek harremana hurbilagoa izatea ekartzen dauala.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular