Berangoko sutea kontrolpean eta Zugaztietakoa eta Larrondokoa, amatauta

BFAko dozenaka suhiltzaile lanean dabilz Zugaztietan, Berangon eta Loiun

Hiru sute biztu dira goizaldean Bizkaian.

Bat, Trapagaran eta Galdames artean, Peñas Negrasen; bigarrena, Berango aldean eta hirugarrena, Loiun.

Meatzaldean garrak goizaldeko 04:00etan piztu dira Trapagaran eta Galdames arteko Peñas Negras izeneko zonaldean. Hiruretatik suterik handiena izan da hori eta goizean goizetik Derio, Iurreta eta Uriosteko parkeetako suhiltzaileak izan dira bertan lanean;  azken orduko barrien arabera, amatau dabe.

Josu Erkoreka segurtasun sailburuak baieztau dauenez Jaurlaritzak ur-hegazkinak eskatu deutsoz Madrili, suteetan laguntzeko. Berangoko sutea Unbe eta Berango arteko Munarrekolandan sortu da goizeko 06:00ak aldera eta badaezpada zortzi baserri hustu dabez. Baserri horreetako bizilagunak bueltau dira euren etxeetara eta sutea kontrolauta dago.

Hirugarren sutea, Loiuko Larrondo auzoaren eta Artxanda mendiaren artean piztu da.  Azken sute hau be amatau dabe Bizkaiko suhiltzaileek eta baso langileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00