Marabilli Sormen Festibala eguenetik aurrera Ondarroan

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean bueltan dator
2022ko Marabilli Festibala / Ondarroako Udala

Pandemiak eragindako etenaldia eta gero badator berriz Marabilli Festibala Ondarroara. Marabilli festibalak sormenean jartzen dau arreta, sormenaren fase desberdinetan. Ez da soilik bukatutako lana erakustea, prozesuaz be berba egiten da. Horrek egiten dau berezi jaialdi hau, sortzaileek haien kezkak, zalantzak, pozak partekatzen dabezala bertara datozenekin. Eta gero, jakina, emaitzaren gozamena dago: hitzaldiak, kontzertuak, zinea, antzerkia… Marabilli ez da jaialdi profesionala, irabazi asmorik gabekoa baino. Antolatzen dabenek herriaren eta kulturaren alde lan egiten dabe, haien helburua espiritu kritikoa sortzea da.

Marabillik Ondarroako herriarekin lotura estua dauka. Ez dira soilik famako diran sortzaileak gonbidatzen (horiek be bai), herritarrek lekua dabe haien sormena landu eta azaltzeko eta herriko elkarte, kolektibo eta banako guztiak gonbidatzen dabez horretara, beraien artea libreki eta irudimenez azal dezatela. Aurtengo Marabilli izango da festibal formatuan egingo dan azkena. Euskarak eta emakumeek izango dabe presentzia nagusia, eta Queer munduari be keinu bat eginda.

Sei edizino hauetan nazinoartean eta Euskal Herrian puntako diran egileak ekarri dabez Ondarroara (zerrenda ikusgarria da) eta herriak magiaz erantzun dau. Etorkizunean ekintzak ez dira mugatuko asteburu batera, denporan barreiatuak joango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular