Leioako Avanzada estaltzeko lanak apirilean hasiko dabez

Leioaztarrek 620 metroko Boulevard barria izango dabe lan honeei esker
Proiektuaren irudia / Bizkaiko Foru Aldundia

Herritarrek aspaldi eskatutakoa bete egingo da azkenean Leioan. La Avanzada izenaz ezagutzen dan errepidea estaltzeko lanak datorren urteko apirilean hasiko dabez eta lanetarako aurrekontua, 65 milioi eurokoa izango da.

Apirilean hasi eta 2026.urterako amaituko dira errepide hau estaltzeko lanak Imanol Pradales azpiegituretarako foru diputaduak gaurko aurkezpenean azaldu dauenez.  Lanetarako lizitazinoa zemendiaren 7an egingo dabe eta

Boulevard barriak 620 metro  izango dauz.

Pradales diputaduagaz batera, Iban Rodriguez Leioako alkatea izan da proiektuaren aurkezpenean.

Proiektu bideragarri baten aurrean gagozala esan dau Rodriguezek.

Zarata eta kutsadura arazoei be erantzuna emongo deutse Abanzada estalita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00