Arantxa Tapia: “Metalgintzan mugarik bako greba batek Bizkaia oso geratzeko arriskua dauka”

Eusko Jaurlaritzak uste dau ez dala horretara heldu behar eta alkarrizketak bere bidea izan behar dauela
Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritza) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko metalgintzako enpresen patronalak eta sindikatuek greben osteko lehen batzarra egin eben atzo.
Bileraren ostean egoerak bideratu barik jarraitzen dau. Aurreakordurik be ez dagoala ikusita ELA sindikatuak mugarik bako huelga bat deitzea proposatu dau. Sindikatu abertzaleak dino FVEMen planteamenduak beharginen interesetik urrun dagozala. KPIaren pareko soldata igoerak, lanaldiak murriztea eta ETTen gaineko kontrol handiagoa eskatzen dabe.

EJko Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Bizkaia Irratiari egindako adierazpenetan Arantxa Tapiak dino aldeek erantzukizunez jokatuko dabela Bizkaiko metalgintzaren gatazkan. Aldeengan konfiantzea dauka berak. Tapiaren ustetan amaiera jakin bako huelgea hasteak itzelezko eragina izango leuke Bizkaian etenaldi horrek sortuko leukezan hainbat arazorengaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00