Gaurko lehenengo zatian zerua hodeitsu egongo da, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi eta aterri eutsiko deutso. Arratsaldean hodei trinkoagoak agertuko dira eta euritara joko dau danean, batez be gauean. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da; arratsaldean mendebaldera edo hego-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da, batez be kostaldean. Gauean edur-mailea 1500 m-tik behera jaitsi leiteke. Tenperatura maximoak apur bat hotzituko dira.
Itsasoko egoerea
Hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarragaz. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko dau, 4ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldetik aurrera itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu; egunean zehar igoten joango da, gauean 2,5 m inguruan kokatu arte.