Euria, itsaso zakarra eta abisu laranjea gaur

Euria, haizea, olatu handiak eta negu giroa nagusi

Gaur eguraldiak negu itxurea hartuko dau. Zaparradak danean botako ditu, halan da be euria sarriago eta mardulago egingo dau Kantauri isurialdean, gainera baleiteke tarteka trumoiak jotea be. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da, batez be kostaldean, bolada oso gogorrekin. Tenperaturea jaitsi egingo da eta barrualdeko leku batzuetan baleiteke 10 ºC-tik behera kokatzea altuenak. Edur-kota 1500 m-tik behera egongo da.

Abisu laranjea

Euria, haizea eta olatu handiak izango ditugu gaur eta bihar. Euriari dagokionez, metro kuadroko 80 litro inguru bota leikez eta abisu laranjea dago emonda, gaur goizeko 09:00etatik bihar goizeko 09:00etara. Haizea be indartsu ibiliko da tarteka eta itsasoa zakar. Hori dala-eta, abisu horia emon dabe egunean zehar.

Itsasoko pronostikoa

Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarragaz; goizean mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo da, 6ko indarragaz. Eguerdi inguruan mendebal/ipar-mendebaldetik joko dau, 6-7ko indarragaz. Itsaski handia eragingo dau, eta egunaren bigarren partean itsaso zakarra, itsaso oso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00