Villalibrek urte birako luzatu dau kontratua

Asier Villalibre aurrelariak eta Athleticek 2025era arteko kontratua sinatu dabe
Asier Villalibre jokalaria eta Jon Uriarte Athleticeko presidentea / Athletic Club

Athletic Clubek eta Asier Villalibre aurrelariak akordioa lortu dabe kontratua luzatzeko. Bagilean amaitzen jako orain artekoa, eta  2025era arte luzatzea erabagi dabe. Aurrelari gernikarrak 25 urte daukaz. Kadete mailan heldu zan Lezamara. Lehen taldean 103 partidu jokatu ditu. Guztira, 13 gol sartu ditu aldi horretan.

Aurten gitxi jokatzen dabil. Villalibrek, baina, bere buruagan sinisten dau eta pozik dago kontratua sinatuta. Barritzea pozkgarria dala nabarmendu dau, eta Athleticen bada are gehiago. Bere bizitzako taldea dala. Momoentu oso onak eta ez hain onak igaro dituala, baina klubaren konfiantzea sentitzen dauela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular