Valverdek beste urtebeterako luzatu dau kontratua

Athleticek eta Ernesto Valverdek 2024ko bagilera arte alkarregaz jarraitzea adostu dabe
Jon Uriarte Athleticeko presidentea eta Ernesto Valverde entrenatzailea / Athletic Club

Ernesto Valverde da Athleticen partidurik gehien zuzendau dauen entrenatzailea. Hon arte, 332 izan dira. Marka hori nabarmen handitzeko aukerea eukiko dau. Izan be, beste urtebeterako luzatu dau kontratua. Aurten, ligea amaitzeko 17 jardunaldi geratzen dira. Kopan, finalaurreko 2 ziurtauta daukaz. Beraz, denporaldia amaitzen danerako, 350eko langea gaindituko dau. Eta, behin kontratua beste urtebeterako luzatuta, gainditzeko oso gatx egingo jako inori.

Athleticen hasi eban entrenatzaile aldia Valverdek. Titulu bat lortu dau, 2015eko superkopea. Europarako 5 bider sailkatu dau taldea. Euretariko baten, Txapeldunen Ligarako. Oso gustora dagoela nabarmendu dau Valverdek. Gustora, jokalariekin eta gustora, kirol zuzendaritzeagaz. Mikel Gonzalezegaz lankidetzea ona dala. Helburuei buruz, partidurik partidu irabaztea aitatu dau. Baina, Valverderen esanetan, irabazteaz gainera, joko erakargarria eskaini behar jake zaleei. Horretxetan dabilzala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00