Berdela, Eusko Labeldun produktu barria da

Arantxa Tapia: "Berdela Eusko Labelera gehituta, Euskadiko arrantza sektoreari tresna barri bat emoten jako"

Eusko labelagaz identifikauko da Euskadiko arrantza tresna tradizionalak daukiezan eta kalidade oso ona dauken itsasontziek harrapau daben berdela. Holan, kontsumitzaileei erreztu egin nahi jake Euskadiko eta kalidadeko berdela bereizten. Eusko labeldun berdelaren aurkezpena Hondarribian egin da goizean. Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu dauenez, berdela Eusko Labelera gehituta, Euskadiko arrantza sektoreari tresna barri bat emoten jako bere produktuak merkaduan ahalik eta balorizatuen heltzeko, aukera gehiagogaz eta merkataritza garapenerako tresna barriakaz.

Bestalde 2023ko arrantza kanpainari jagokonez Euskadiko arrantzaleek bi milioi kilo berdel harrapau dabez.Eta bataz besteko prezioa euro bat eta 31 zentimokoa izan da kiloko. Antxoaren kasuan milioi bat eta 100mila kilo arrantzatu dabez eta bataz besteko prezioa, euro bat eta 68 zentimokoa izan da kilo bakotxeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00