Ortuellako nagusien egoitza bati zigor espedientea zabaldu deutso BFAk

Otsailaren 1eko gaueko txandan ez zan zaintzailerik egon eta 600 mila € arteko isuna jaso leike
Zigor espedientea jaso dauen Ortuellako erresidentzia / Otxartaga nagusien egoitzea

Ortuellako Otxartaga erresidentziari zigor espedientea zabaldu deutso BFAk. Zezeilaren 1eko gaueko txandan antza ez eban inork lanik egin. Gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduak Sergio Murillok azalpenak emon dauz. “Zaintzak bermatzeko egoitza bat itxi behar bada, ez dogu zalantzarik eukiten, egin egiten dogu, behar dan danetan” zehaztu dau Murillok.

Bestalde Bilboko nagusien egoitza baten jarduna behin behinean eten dau Aldundiak. Bilbokoaren kasuan, Txurdinagako Andia zentroan,  tenperaturea ez zan egokia eta mantenuan, garbiketan eta elikagaien kontrolean akatsak ikusi dabez. Kasu honeen barri emoteagaz batera Murillok azaldu dau egoitza gehienen egoerea ona dala. Ikuskaritzea egin ostean 21 gorabehera zehaztu dabez.

Bestalde egoiliarren senitarteko gehienak egoitzetan bizikidetza unidadeak egitearen aldekoak dirala zehaztu dau Murillok. BFAk egindako asebetetze inkesta baten arabera %84,3 dago horren alde.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00