Gaur, martitzenez, itsasaldeko haizeagaz jarraituko dogu eta behe-hodei batzuk agertuko dira ipar partean. Egunaren lehenengo zatian eta gauean behe-hodeiak egongo dira Kantauri isurialdean eta noizbehinka zirimiria egingo dau. Egunaren erdi aldeko orduetan eta arratsaldean, aldiz, hodeiak gitxitu egingo dira eta ostarte zabalak edegiko dira. Lurraldearen hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da egun osoan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.
Itsasoko egoerea
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz egunaren lehen zatian; bigarren zatian 3ko indarra hartuko dau, 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da; arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean eta arratsaldean metro bete ingurukoak.