Soldatetan % 27ko igoerea berbatua Novaltiakoen huelgea amaitu da

Euskal Herriko grebarik luzeenak 1.300 egun baino gehiago iraun dauz
Novaltiako langileak prentsaurrekoan / Bizkaia Irratia

Novaltiak emon deutso amaierea Europako grebarik luzeenari. Produktu farmazeutikoak banatzeko kooperatibak 3 urte eta 8 hilebeteko grebagaz amaitu dau. Batzordeak eta ELA sindikatuak akordioa lortu dabe enpresako zuzendaritzagaz. Novaltiako grebalariek prentsaurrekoa eskaini dabe eguen honetan ELAren Bilboko egoitzan, akordioaren zehetasunak eta negoziazino prozesuaren bilakaera azaltzeko. 

Bizkaiko Novaltiako plantillako 45 langileetatik hogeik bat egin dabe hasieratik. Alderdiek adostutakoaren artean, zuzendaritzak kaleratzerik ez dala izango hitzeman dau. Baina aitagarriena, plantileari batez beste proposatutako % 27ko soldata-hobekuntzak dira, eta soldata prekarioenen kasuan % 33,7raino igotea lortu dabe. Era berean, prozedura judizial guztiak amaitzea erabagi da, enpresaren eta greban dagozan pertsonen arteko akordio transakzional baten bidez. 

Akordio horrek beregaz dakar kontratua amaitzeko balizko neurri objektiboetatik babestea, eta 2025aren amaierara arte kalte-ordainak hobetzea. Gainera, kalte eta galerengatik grebalari bakioitzari 9.500 euroko kaltea ordainduko deutsie.   Beste aldetik, Novaltiak ia 1400 euroko kalte-ordaina emongo deutso ELA sindikatuari, euro bat greba egun bakotxeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00