Tenperaturen beherakadatxoa gaur

Zerua tarteka lainotuta eta trumoiak jo leike leku batzuetan
Orozko / Bizkaia Irratia

Gaur, astelehenez, tenperatura maximoak apur bat bajatuko dira, baina udako giroagaz jarraituko dogu. Zerua tarteka lainotuta egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta izan leike lekuren batzuean trumoiak jotea, batez be hegoaldean. Horrez gain, egunaren amaieran behe-hodeiak sortu leitekez kostaldean. Kostaldean mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta barrualdean egunaren bigarren partean iparraldekoa izango da nagusi.

Itsasoko pronostikoa

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarragaz, 4ko tarteekin; goizean ipar-mendebaldera aldatuko da 3ko indarragaz, 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo dau, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00