
Bilbao Musikak Bilbao Musika kalean ekimenaren edizino barri bat antolatu dau bagilaren 15etik 18ra bitartean. Urtez urte egiten dan ekimen honen helburua da Bilboko Udal Musika Eskolan garatzen dan jarduera artistikoa eta hezitzailea Bilboko kaleetara hurreratzea. Lau egunez, ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar egindako lana herritarrakaz partekatuko dabe, Bilboko hainbat toki esanguratsutan doako emonaldiak eskainiz.
Egitarauak kontzertuak, kalejirak eta aire zabaleko emonaldiak aurreikusten dauz, hainbat diziplina eta estilotako taldeek eskainita. Besteak beste, eskolako bandek, Bilbao Musika Big Band taldeak, ganbera-musikako taldeek, piano ikasleek, musika modernoko konboek, inprobisazino tailerrak, Bilbao Musikako Orkestrak hartuko dabe parte, baita txistu, trikitixa, akordeoi eta abesbatza taldeek be. Emonaldiak Bilboko Areatzako Kioskoan, Santiago Katedralean, Enkarnazino elizan eta Alde Zaharreko hainbat kale eta plazatan izango dira.
Egitaraua
Bagilak 15, astelehena
Kalejirea – Trikitixa taldea
- 11:30 – 13:00
- Ibilbidea: Erriberako merkadua – Unamuno plaza – Areatzako Kioskoa
Bilbao Musika kalean
- 16:30 | Santiago katedrala: pianoa eta ganbera-taldeak
- 17:30 | Areatzako Kioskoa: eskolako bandak eta Bilbao Musika Big Band
Bagilak 16, martitzena
Bilbao Musika kalean
- 18:00 | Areatzako Kioskoa: erromeria (folk konboa eta txistu taldea)
Bagilak 17, eguaztena
Kalejirea – Txikitixa taldea
- 18:30 – 20:00
- Ibilbidea: Erriberako merkadua – Udaletxe plaza
Bilbao Musika kalean
- 16:30 | Santiago katedrala: pianoa eta ganbera-taldeak
- 18:00 | Areatzako Kioskoa: musika modernoko konboak eta inprobisazino tailerra
- 19:00 | Enkarnazino eliza: Bilbao Musikako Orkestra
Bagilak 18, eguena
Bilbao Musika kalean
- 16:00 | Santiago katedrala: pianoa eta ganbera-taldeak
- 19:00 | Enkarnazino eliza: akordeoi-taldea eta abesbatza