Abian dira UEUren 54. Udako Ikastaroak. Gaur hasi eta garagarrilaren 10era 23 jardunaldi antolatu dira hainbat eragilegaz alkarlanean, hausnarketaren bitartez gizartean eraldaketa bat eragin eta arnasgune akademiko izateko asmoz. Gaurko hasiera-jardunaldian euskarak unibertsidadean daukan balio ofiziala aztertu dabe, Euskaltzaindiagaz alkarlanean: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsidadean.
Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak azpimarratu dauanez, UEUren Udako Ikastaroak hausnarketa gune dira. “UEUk orain dala lau urte Udako Ikastaroak gogoetarako gune bihurtzen erabagi eban. Gure helburua hausnarketaren bidez gizartean eraldaketa sortzea da, eta horregaitik aurten be hainbat eragilegaz batera antolatu doguz. Udako Ikastaroak partekatzeko guneak dira. Izan be, UEUk izaera herritarra dauka eta parte-hartzea sustatzen saiatuko gara”, adierazo dau Bengoetxeak.
Aurtengo Udako Ikastaroek hilabete iraungo dabe, bagilaren 11tik garagarilaren 10era. Euskal Herriko txoko askotara iritsiko dira: Baiona, Bilbo, Eibar, Errenteria, Gasteiz, Iruñea, Tolosa eta Usurbilera. Ahalik eta jente gehienak parte hartu dagian, 12 euro balio dabe matrikula guztiek. Informazino guztia www.ueu.eus helbidean aurkituko dozue.