90 ikuskizun baino gehiago, Arriaga Antzokiaren denporaldi barrian

Ekoizpen propioaren aldeko apustua egin dau Calixto Beitiok
Los Chicos del Coro / Bizkaia Irratia

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak eta Calixto Bieito, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoak, denporaldi barrian eskainiko diran ikuskizunen barri emon dabe gaur goizean. Denporaldia abuztu honetan hasi eta datorren urteko bagilean amaituko da. Joan dan astean, jakin zan Los Chicos del Coro musikala programazinoaren barruan egongo zala. Honen 25 emonaldi eskainiko dira abuztuaren 17tik irailaren 10era. Beraz, Aste Nagusiko protagonista nagusia izango da.

Gaur jakinarazo dabe Charlie y la fábrica de chocolate edo A tu lado musika ikuskizunek be lekua izango dabela aurtengo egitarauan. Txinako Zirkua be Arriagan egongo da. 30 artista baino gehiago egongo dira eszenan, dominadun olinpiko batzukaz eta El Circo del Sol artistakaz. Gainera, Festen, Lucha y Metamorfosis de una mujer edo Machos en Flor lanekin be ekoizpen propioaren aldeko apustu irmoa egin dau antzokiak denporaldi honetarako.  Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak sustautako euskerazko musikak be bere lekua izango dau OLBE Txiki Arriaganen.

Sarrerak bagilaren 26tik aurrera egongo dira eskuragarri Arriaga Antzokiaren webgunean edo leihatiletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular