Apirilaren 5ean Bizkaiak kapazitate handiko beste bide bat izango dau Hegoaldeko Saihesbidearen (Supersur) bigarren fasea martxan jartzeari esker. Tarte horrek egungo azpiegitura eta AP-68aren konexioa lotzen ditu Venta Altan (Arrigorriaga). Bigarren fasean lau egitura handi txertatu dabez eta guztira 4,7 kilometroko luzera dauka errepide zati barriak. Tarte honek Arnotegiko eta Seberetxeko tunelak zeharkatzen dauz eta AP-68aren eta Bolintxu haranaren gainetik doazen zubibideak daukaz. Lanak 2019ko urtarrilean hasi ziren eta 210 milioi euroko inbertsioa egin da. Materialen prezioa garestitu ostean proiektuak 12 milioi euroko gainkostua euki dau.
“Bizkaiko lehiakortasunaren ikuspegitik estrategikoa dan azpiegitura baten aurrean gagoz. 4,7 km-ko tartea gehitzen diogu Supersur azpiegitureari” zehaztu dau Imanol Pradalesek, BFAko Azpiegituretarako diputaduak. Kabina bako Bizkaiko ordainpeko lehen autobidea iznago da. VIA-T edo OBEa dabenek ez dabe ezer egin beharko. Holakorik ez dabenek, Interbiak-en webgunean, matrikulak irakurteko eta horren bidez ordaintzeko eremuan sartu beharko dira.