Txikitako amesetariko bat betetera, Anoetara

Athleticek Realaren aurkako derbia jokatuko dau, domekan, Reale Arenan eta txikitako amesa da jokalari askorentzat
Athletic eta Real, aurrez aurre / Athletic Club

Athletic puntu beharrean dago. Sailkapenean Realaren ondoren egon arren, 9 puntuko aldea dago bien artean. Txuri-urdinak ez dabilz igazko moduan. Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak halan onartu dau. Horrek eragina izan leike hurrengo partiduan, baina nork jakin. Batetik, Reala ez dabil hain ondo, eta bestetik, ez daukie ezer jokoan. Sailkapenaren toki horretan, jaistetik urrun, nasai dagoz donostiarrak. Athleticek, baina, 4 puntura daukaz jaisteko tokiak. Puntu beharrizana hortxe daukie zuri-gorriek.

Derbia beti da berezia zuri-gorrientzat zein txuri-urdinentzat. Domekakoa, are bereziagoa, ze Reale Arenan jokatuko dabe. Iturregik adierazi dau txikitako ametsa dala San Mamesen edo Anoetan jokatzea. Oraingo honetan, beteteko aukerea eukiko dabe. Jokatzea, baina, ez da nahikoa lehiaketetan. Helburu nagusia irabaztea da. Iturregiren esanetan, defentsan oso ondo egin beharko dabe. Ondo batu beharko ditue lerroak. Hori ezinbestekoa izango da. Gero, partidua erabagi, areetan egingo dala nabarmendu dau Athleticeko entrenatzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular