BBK-k eta Bizkaiko Arraun Federazioak Arraun Eskola Inklusiboa ekimena jarriko dabe martxan maiatzean. Ekimen horren helburu nagusia adimen urritasuna daben personak arraunean hastea da. Ekimena Euskaldunari atxikitako instalazinoetan gauzatuko da. Arraun Eskola Inklusiboaren hazia Bilbao Arraunlari Beteranoen klubak sortutako traineru inklusiboa izan da. Esperientzia horretatik abiauta, BBK-k eta Bizkaiko Arraun Federazioak beste urrats bat emon dabe eskola inklusibo hau martxan jarriz. Bertan, parte-hartzaileek prestakuntza jasoko dabe zapatu goizetan egingo diran bi saiotan.
Lehenengo saioa lehorrean emongo da. Bertan, lehenengo ergometroagaz praktikauko dabe, ondoren, barruko instalakuntzetan arraunaren teknikea ezagutarazoko dabe. Bigarren saioan, teknikea hobetzeko hurrengo urratsa emon eta traineru batean uretara jauzi egingo dabe. Holan, kirol honen praktikaren ikuspegi osoa izango dabe. Arraun Eskola Inklusiboak maiatzean hasiko dau bere jarduerea eta garagarrilean eta abuztuan geldialdia egingo dau irailean bere jarduerari barriro ekiteko.