Euskaldunek konfiantza handiagoa dabe eskualdeko komunikabideetan estadukoetan baino

Telebista da informetako gehien aukeratzen daben komunikabidea, % 82gaz
Irrati-estudio bat / BIZKAIA IRRATIA

Euskal herritarrek konfiantza handiagoa dabe eskualdeko komunikabideetan ( % 28) estadukoetan baino ( % 24), Estatu osoan ez lez; izan be, estaduko hedabideekiko konfiantza ( % 29) eskualdeko prentsarena ( % 22) baino handiagoa da. Hori da Metroscopiak Periodismo2030ekin eta AXA Fundazioagaz alkarlanean egindako makro inkesta batean jasotako ondorio nagusietako bat.

Inkesta horren emoitzak, Euskadi mailan, eguazten honetan aurkeztu dira Bilbon, Comunicando Futuro-Alejandro Echevarría Fundazioaren eskutik. Galdeketak 5.000 lagun bildu dauz, Espainiako kazetaritzaren egoeraren erradiografia finkatzeko, eta autonomia-erkidegoen arteko konparazinoak be egin dira.

Holan, eta Euskadi mailako ondorio gisa, euskal herritarrek konfiantza handiagoa dabe eskualdeko hedabideetan nazinonaletan baino, eta nazinoko informazino politikoa tokikoa, nazinoartekoa edo gizartekoa baino gitxiago interesetan jake.

Gainera, galdeketaren ondorio nagusietako bat da belaunaldien arteko arrakala informazinoa kontsumiduteko ohituretan eta aukeratutako formauan, metodoetan eta preskriptore kopuruan eragina dauen “gertakaria” dala, eta hori Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikusi dala, zehaztu dabe txostenaren aurkezpenean.

Aukeratutako metodoari dagokionez, kontsultautako euskal herritar gehienek telebista ( % 82), web eta egunkari digitalak ( % 59), irratia (%50), idatzizko hedabideak (%41) eta sare sozialak (%39) erabiltzen dabez batez be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular