Itzulia 2023ko lehen etapan (Gasteiz-Bastida) Opakua mendatea igoko dabe eta bertan mendiko lehen maillota egongo da lehian. Puntu horretatik aurrera, errepide estuak eta bihurgunez betetakoak helduko dira. Teorian, esprinterrentzako etapa egokia izan leiteke eta haizeak be garrantzia euki leike.
Itzulian parte hartuko daben euskal txirrindulari gehienak Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Ken-Pharma taldeetan topau geinkez. Ken-Pharman Iñigo Arrieta edo Ander Elosegi azpimarratu geinkez. Euskaltel-Euskadin Gotzon Martinek edo Mikel Bizkarrak lan txukuna egin leikie. Caja Ruraletik Jokin Murgialday eta Jon Barrenetxea azpimarratuko doguz. Hori bai euskal faborito nagusiak beste talde batzutan topauko doguz: Peio Bilbao eta Mikel Landa (Bahrain), Jon Eizagirre (Cofidis) eta Ander Okamika (Burgos-BH).
Bihar Itzualian bigarren etapak Viana eta leitza lotuko dauz. Gaurkoa baino etapa luzeagoa izango da eta txirrindulariek 193 kilometroko distantzia bete beharko dabe.