Tenperaturak nabarmen egingo dau behera eta euria egingo dau tarteka

Maximoak atzokoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira barrukaldeko leku batzutan eta ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da
Bilbo / Bizkaia Irratia

Gaurko gauzarik nabarmenena tenperaturen jaitsiera izango da. Barrukaldeko toki batzutan, tenperatura maximoak atzokoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira; kostaldean, barriz, jaitsiera txikiagoa izango da.

Euria, batez be goizean

Zeruan hodei ugari agertuko dira eta euria egingo dau tarteka. Euri gehiago egingo dau Kantauri isurialdean, batez be goizean. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta bolada gogorrak izango dira kostaldean eta Arabako hegoaldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00