Juan Jose Etxebarria Deustuko Unibersidadeko errektore barria izango da

Zuzenbide Fakultadeko irakasle tolosarrak Guiberten lekukoa hartuko dau
Juan Jose Etxebarria / Bizkaia Irratia

Deustuko Unibertsitateak Juan Jose Etxeberria Sagastume Zuzenbide Fakultateko irakasle titular eta Unibersidade Alkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea izentau dau errektore, gobernu kontseiluak proposatu ondoren eta Kultura eta Hezkuntzarako dikasterioaren oneretxiagaz.

Hirugarren eta azken agintaldia bukatu dauen Jose Maria Guiberten lekua hartuko du Etxeberriak. Guibertek Boston College-ko ‘Gasson Chair’ kargua beteko dau 2023-2024ko ikasturtean. Errektore barriaren kargu hartzearen data laster jakinaraziko da, Deustuko Unibertsitateak ohar batean adierazo dauenez.

Juan Jose Etxeberria (Tolosa, 1966) 1984an sartu zen Jesusen Lagundian eta 1995ean abadetu zan. Deustuko Unibertsitatean, Parisko Institutu Katolikoan eta Erromako Gregoriar Unibertsitatean egin eban prestakuntza akademikoa. Erroman Zuzenbide Kanonikoan doktoratu zan.

Zuzenbide Fakultateko irakasle titularra da, eta Zuzenbidearen Filosofia irakasten du. Loiolako Probintziako jesuiten probintziala izan zan 2008tik 2014ra, Espainiako probintzia jesuita desbardinak bakar batean bateratu ziran arte. Aurretik, Zuzenbide Fakultateko dekanorde eta Izaera eta Misioko errektoreorde izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00