“Kaleratzeak Stop Euskadik” Etxebizitza Legearen alde bozkatzeko eskatu deutse alderdiei

Plataformak adierazi dauenez, Lege barriagaz, euskal erakundeek alokairuaren prezioen erregulazinoa garatu leikie
Etxebizitza bloke bat / Bizkaia Irratia

“Kaleratzeak Stop Euskadik” plataformak estaduko Etxebizitza Legearen aldeko botoa emoteko eskatu deutse euskal talde politikoei. Udalei eta Eusko Jaurlaritzari, barriz, Euskal Etxebizitza Legeagaz koordinaduta aplikau eta garatzeko. Ohar batean adierazo dabenez, estatuko lege barriagaz, euskal erakundeek “Euskadiko alokairuaren prezio neurribakoen erregulazinoa garatu leikie“.

«Euskal lurraldean tentsinoa daben eremu askotan, alokairuaren batez besteko prezioak 800 eta 1.000 euro artekoak dira eta LGS edo DSBE laguntzak zifra horreen inguruan dagoz. Horregaitik eskatzen dira etxebakotzeen % 70 Euskadin», adierazi dau Rosa García “Kaleratzeak Stop Euskadiko” bozeroaleak.

Haren ustez, beharrezkoa da, ahalik eta azkarren, inplikautako erakundeek eta, lehenik eta behin, udalek, alokairuaren larregizko prezioek tenkatutako eremuak zein diran eta hutsik dagozan etxebizitzen erroldea zein dan zehaztea. Holan beren funtzino soziala beteten ez badabe, kanona eta desjaubetzearen bitartez zigortu daiezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular