Gerra Zibilaren memoria historikoa eta horren ondorioak Bilbon indartzeko ibilbide tematikoak sortzea da. Bilboko Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen bitartez aukeratutako proposamenetako bat. Helburua herritarrek zelan bizi izan eben urian hain erabagigarria izan zan une historiko hau jakitea da. La Guerra Civil en Bilbao: una mirada hacia atrás izenburupean eta ondarea zabaltzeko ‘Bilbao Izan’ programaren barruan, maiatzetik irailera bitartean, lau ibilpide eskainiko dira oinez eta doan, baina beharrezkoa izango da bilbaokultura.eus webgunean izena emotea.
Ordu eta erdi inguruko iraupena izango dabe gaztelaniazko bisitek: martitzeneetan, 18:00etan; eguazten eta barikuetan, 11: 00etan eta 18:00etan; eguenetan, 11: 00etan; zapatuetan, 10: 30ean eta 12: 30ean; eta igandeetan, 12: 00etan. Euskerazko bisitak eguen arratsaldeetan izango dira, 18: 00etan, baina euskerazko taldeen kasuan, taldeagaz adostuko dira eskatutako eguna eta ordua. Horretarako, eskaera posta elektronikoz bialdu beharko da (cultura@bilbao.eus).
BISITAK
Abando: Maiatzaren 2tik 28ra eta izen-ematea apirilaren 24tik aurrera edegiko da.
Santutxu: Bagilaren 1etik 28ra bitartean garatuko da eta erreserbak maiatzaren 29tik aurrera egin ahal izango dira.
Artxanda: Garagarrilaren 4tik 30era, bagilaren 26tik izen-emate edegiekin.
Alde Zaharra: Irailaren 5etik urriaren 1era, erreserbak abuztuaren 28tik aurrera.